martes, 26 de junio de 2012

Egun goxoa Durangon

Eskerrik asko pasa den larunbatean Ezkurdira gerturatu zineten lagun guztioi. 'Pastelaren maratoia' ezin hobeto igaro zen. Ezetz 50 pastel batuko genituela pentsatzen genbiltzan eta hara! 70.era heldu ginenean zenbatzeari utzi genion. 80tik gora izango ziren. Azukre mordoa, benetan.

Ez dakigu zelan eskertu musutruk amantala jantzi zutenei: Bateginezeko lagun zahar eta berri, elkarteak (Iñurri, Jaed, Andereak,...), Behargintzako ikasleak, eskoletakoak, udaletxeko langileak... Asko zarete gure besarkada beroena merezi duzuenak.

Beraz, dakiguna egiten jarraituko dugu. Lanean burubelarri gabiltza Pochutako proiektuarekin jarraitzeko asmoz. Eta horretarako zen larunbateko maratoia. Azkenean, 1145 euro batu ziren.

Zuzenketa: Dirua bankuan sartzerakoan 1164 euro zenbatu ditugu.