jueves, 7 de octubre de 2010
Malaire
Txelu Angoitia argazkilari durangarrak Malariari buruzko erakusketa aurkeztuko du datorren larunbatean, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. 24 argazkien bidez Kinshasa-ra hurbilduko gaitu. Saharaz azpiko hiri afrikar horretan gizon-emakumeek malariarekin egiten dute elkarbizitza, egunez egun. Txeluk egindako lanak, Medicus Mundi Bizkaiak eskatuta, malariak herritarrengan dituen eragin sozial nahiz ekonomikoak erakutsiko dizkigu.
Ordutegia:
Urriaren 9tik 13ra, egunero 12:00etatik 14:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte
Urriaren 14tik 23ra, 18:00etatik 20:00ak arte
Erakusketa ibiltari hau hainbat euskal udalerritan egongo da. Horren bidez, Medicus Mundi Bizkaiak sentsibilizazioa bultzatu eta pandemiak Saharaz azpiko Afrikan dituen ondorioak erakutsi nahi ditu. Gaitz endemikoa da (iraunkorra), eta 109 herrialdetan ematen da. Munduko biztanleen erdia mehatxupean daude.
Giza garapenaren indizea baxua da, eta malaria da horretan eragiten duen faktore nagusietako bat. Urtero 250 milioi pertsonari eragiten dien mundu osoan. Batez ere, Saharaz azpiko Afrikan erikortasunaren erantzule handietako bat da; anemia kronikoa eragiten du haur eta emakume haurdunengan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario