Beraz, sinatu eta hedatu!
EGIN
BAT GUREKIN!
San Miguel
Pochutako biztanleak boterekeriaren aurrean babestu
Idatzi
hau sinatzen dugun elkarte, zein gizon eta emakumeok, Guatemalako
gobernuari, Giza Eskubideen bulegoari, eta Guatemalako herritarren
babesa eta ongizatea bermatzeko ardura duten eragile guztiei San
Miguel Pochutako herritarrei boterekerien aurrean benetako babesa
ematea eskatzen diegu.
Azkenengo
bi urteetan, San Miguel Pochutako lagunek, ezin izan dituzte zerbitzu
publikoak erabili, ezta giza eskubideen bermea aldarrikatu ere. Guzti
hau, bertako bizilagunen larritasun egoerari gaineratzen zaio. Izan
ere, arazoak biderkatu egiten dira: haurrekiko lan esplotazioa,
elikadura, etxe eta enplegu duinen falta, emakume eta neskei
zuzendutako indarkeria, gazteen etorkizunerako aukera eza, segurtasun
falta, ingurumenaren kutsadura, oinarrizko zerbitzu publikoen etena,
komunikabideen ezegonkortasuna...
Estatuaren
ekimena behar beharrezkoa da Pochutan, beti ere, Giza Eskubideak
errespetatu eta bermatu egiten direla. Gatazkari amaiera emateko
indar desberdinak batu nahi ditugu, aspaldiko partez, herriak
jasotzen dituen erasoei aurre egiteko.
Gogora
ekar dezagun, Pochuta, Chimaltenangoko departamentuan, gabezi handiko
herria dela eta Guatemalak duen pobrezia-mapan 264. postua betetzen
duela. Hala ere, bertakoek aurrera egiteko borrokan dihardute, eta
oraindik ere, agintariek herriari aukera bat emango dioten zai dira.
Pochutarrek ez dute humiliazioa merezi, ezta gatazka politiko edo
bestelakoak direla medio euren duintasuna urratzea.
Eurekin
lan egiten dugunok aurrera egiteko duten gogoa ikusi dugu. Baina,
banakako interesak eta banaketak igaro beharko ditugu herri osoa
kolokan jartzen duten arazoei aurre egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario