Arregialde GGKEak Durangon bildutako diruarekin eginiko lanaren berri emango du hurrengo osteguenean
Hitzaldiarekin ‘Durangok Haiti Gogoan’ kanpainari amaiera emango zaio. Zubieguneak Tailer Partehartzailean batu izan diren herriko elkarte eta erakundeek aurrera eraman duten lanari, hain zuzen ere.
Durangon, 2010ko Azaroaren 2an. Arregialde GGKEaren taldekideek ostegun honetan hitzaldi bat eskainiko dute arratsaldeko 19.00etan hasiko dena. Durangon bildutako diruari eman dioten erabilera azalduko dute, zeinak Haiti sufritutako lurrikararen ostean berreraikuntzan lagundu nahi zuena.
Lurrikaran 220000 pertsona hil ziren. Berriak hedapen handia izan zuen eta Haitirekin elkartasuna adierazteko Durangoko talde, elkarte eta instituzio desberdinak euren kabuz diru bilketa egin zuten. Hasierako ekintzei koherentzia emateko ‘Zubiguneak’ Tailer Partehartzailean batu ziren, ‘Durangok Haiti Gogoan’ kanpainari hasiera emanez.
Lilakrosa, maratoi goxoa, hitzaldi, zein diru bilketa solidarioak laguntza eskeintzeko bide ezberdinak izan ziren. Guztien artean 4255 euro bildu ziren eta Arregialde GGKEari eskeini zitzaizkien. Izan ere, elkarte txikia izan arren herria ezagutu eta esperientzia zuen bertan.
GGKEaren zenbait taldekideek pasa den udan Haitira bidaia egin zuten, lurrikarak eragindako egoera ezagutzeko eta herrialderen berreraikuntzan parte hartzeko. Taldekide hauek eta eurekin, Haitin bertan, lan egiten duen eliza emakume bat izango dira Durangon ostegunean. Hitzaldian bildutako diruaren erabilgarritasunaren berri emango dute, bizitakoa eta egindakoa azalduz.
Pinondo etxean izango da arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Sarrera dohan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario