Urtero lez, aurten ere Farmaziako kanpaina hasi dugu Durangaldeko ikastetxeetan. 'Ikasle bat, konpromezu bat' kanpainak dirua eskuratzen du San Miguel Pochuta-n daukagun farmazia laguntzeko. Diru horrekin, Doña Ileanaren soldata ordaintzen da, botiken prezioa altxatu beharrean eta horrela Pochuta-ko jendeak ez du horrenbeste diru eman behar medikamenduen truke.
Ez hori bakarrik, hango bolondresei osasun kurtsoak ematen zaizkie eta urrun dauden finketako maistren soldaten zati bat ere ordaintzen dugu batutako diru honekin. Horregatik, eskerrik asko kanpainan parte hartzen duzuen ikastetxe, irakasle, ikasle eta familiei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario