miércoles, 8 de septiembre de 2010
Letrak
Letra batzuk baino ez ditugu hemen idazten. Bata bestearen ondoan, berriak, sentimenduak, pentsamenduak adierazteko asmoarekin. Letrak baino ez dira, baina... hain dira inportanteak! Posible ahal da gure gaurko mundu pribilegiatu honetan murgiltzea letrak ez baditugu ezagutzen? Eta Pochutan? Bertan ere, nekez.
Letren garrantziaz konturatuta daude dokumentu honetan hatz-herexak jarri dituzten gurasoak. Haiek ezin dute ez irakurri, ez idatzi, ezta euren izena kopiatu ere. Baina paper zati honetan seme-alabei hezkuntza oparitzeko gogoa azaldatzen da. Eskolarako materiala jaso dutela baieztatzen den erreziboa baino ez da, baina eskola bera, euren eskaerei eta borrokari esker dago orain zabalik.
Bide batez, gaur Nazioarteko Alfabetizazioaren Eguna da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario