lunes, 27 de septiembre de 2010

Zine indigenari gertuko begirada Durangon


Herri indegenek herri indigenetan egindako zinea Durangora itzuliko da hilaren azkenengo hiru egunetan. Plateruena Kafe Antzokian antulatuko den ‘Zure Vision Social Vision’ 6. Zinema eta Kooperazio Emanaldiarekin.

Lurraren jabekuntzaren aldeko borroka Paraguayn, Guatemalako sistema politikoa, Namibiako herrietatik hirietara emigrazioaren drama edota emakume indigenen egoera Bolivian aztertuko dira, besteak beste, Mugarik Gabe GGKEk antolatutako emanaldietan, Bateginezeko laguntzarekin. IX Nazioarteko Herri Indigenen Zine eta Bideo festibalean hautatutako bederatzi dokumental ikusgai izango dira, guztira. Emanaldiak irailaren 28, 29 eta 30 izango dira arratsaldeko zortziretatik aurrera. Sarrerak dohan.

Bestalde, irailaren 30an, proiekzioaren ondoren, Bizkaiko Deshazkunde Taldeak ‘Gutxiago hobe bizitzeko / Menos para vivir mejor’ hitzaldia eskainiko du.

No hay comentarios: